XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eten bat egin zuen. Narraski-Saski andreak ingurura begiratu zuen. Nor izango ote zen zorioneko irabazlea?

- Narraski-Saski andrea -esan zuen idazkariak. Bakarrik-Egiten-Den-Ohearengatik

Narraski-Saski andreak gorputza urtzen zitzaiola sentitu zuen. Ingurukoen eskuek berriro podiumerantz bidaltzen zuten.

Idazkariak urrezko txanponez betetako poltsa astun bat eman zion.

Narraski-Saski andreak ezin zuen sinetsi.

Oker zeuden alkateari zegokionez. Azken batean, ez zegoen minduta Percyrekin gertatu zenaren ondoren.

Ez zien sari bat eman, sari guztiak baizik. Narraski-Saski andreak irribarre egin zion idazkariari.

- Zer da Sari Misteriotsu Handia? -galdetu zion.

- Bihar iluntzean erantzun zion idazkariak alkateak berak Sari Misteriotsu Handia emango dizu udaletxean, arratsaldeko seietan, puntu-puntuan.

- Iruzurra! -garrasi egin zuen ahots batek jendetzaren artetik.

- Azpijokoa! -beste batek.